ANTZERKI FAMILIARRA
Borobil Teatroa (Euskadi)
LEKU MUGATUA
Hansel eta Gretelen aita sukaldaria da. Bere jatetxeak arrakasta itzela dauka errezeta liburuak desagertzen diren arte. Inork ez du sukaldatzen asmatuko ordutik aurrera. Inor ez da gogoratzen nola egiten den. Mundu guztiak “Amonioburgesak” jango ditu. Harrigarriena da ordea, une horretatik aurrera umeak hasiko direla desagertzen.
EGILEA: Grimm anaiak.
ANTZEZLEAK: Kepa Errazti, Libe Aranburu, Asier Oruesagasti.
MOLDAKETA: Anartz Zuazua.
ESZENOGRAFIA: Toño Nart.
JANTZIAK: Ikerne Gimenez.
IRAUPENA: 50′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +5 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 18an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.borobilteatroa.eus
Iruzkindu