MUSIKA
Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble (Euskadi)
Musikarako duen berezko dohaia oinarri, etengabe experimentatzeko eta hobetzeko grinak eraginda iritsi da Eñaut Elorrieta gaurdaino, kantuen sorkuntza eta interpretazioaren zidorretatik. Erronkei anbizioz eta kreatibitatez aurre eginez jorratu du bidea.
Orain aurkezten dugun HARIAN izeneko proiektua klasikoa bezain berrizalea da, erronka kantariarentzat, bere ondoan gauden guztiontzat, eta baita publikoarentzat ere. Zuzeneko bira honetan KAABESTRI STRING ENSEMBLE hari-boskotearenkin ariko da Eñaut Elorrieta, Fernando Velázquez-ek, Carlos Monfort-ek eta Juan Carlos Perez-ek lan honetarako eta formazio honentzat propio idatzitako moldaketak interpretazio mailarik altuenean ejekutatuz. Dotoreziaz eta zehaztasunez zipriztinduriko noten artean Eñauten ahotsa sendo sumatzen da, libre eta zabal. Zalantzarik gabe, oso lan erakargarria halako artista kreatibo batentzat.
Nortasun handiko proposamen iradokitzailea, oholtzara entusiasmoz eta heldutasunez itzultzeko prest dagoen artistaz plazer hartzeko perfektua.
MUSIKARIAK: Eñaut Elorrieta (ahotsa), Oscar Lopez (biolina), Igor Torre (biolina), Arkaitz Martinez (biola), Jon Larraz (txeloa), Paloma Torrado (kontrabaxua).
KANTUEN MOLDATZAILE NAGUSIA: Fernando Velázquez.
MOLDATZAILE GONBIDATUAK: Carlos Monfort, Juan Carlos Pérez.
» Non: Auditorium
» Eguna: Maiatzaren 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
Iruzkindu