ERAKUSKETA
Carmen Palomero
Carmen Palomerok “Harremanak-Sobre el Amor y la Muerte” erakusketa Burgosko Arte Garaikidearen Museoarentzat (CAB) sortu du. “Damoclesen ezpata” gaiari buruzko proposamenari erantzunez. Leioako artista plastiko horrek zelatatzen gaituen berehalako arriskuari erreferentzia egiten dion esamolde hori emakume askok beren “Maitasunaren espetxean” jasaten duten egoerarekin lotu du.
Horrela, Leioan abenduaren 9ra arte ikusgai egongo den instalazioak era poetikoan adierazten du emaztegaiaren egoera ezkontzaren ostean: bere leku intimoan, ohe ondoan, beraren etsipen malkoak deskubrituko ditu. Baina, aldi berean, “Maitaleen basoa” ere deskubrituko du, eta bertara beti egin ahal izango du hegan; betiko esperantza da.
Carmenek naturako elementuak erabiltzen ditu bere ideiak adierazteko, genero indarkeriaren arazoaren aurrean banakako kontzientziari zuzendutako poema batean.
» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Azaroaren 8tik abenduaren 9ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu