Etxeko gaztetxoenak poz pozik egongo dira. Leioak “Lehen aldia”, haurtxoentzako arte eszenikoen zikloa eskeiniko du asteburuan (azaroak 22-23, 12:30/18:00 h). Lehenengo haurtzarorako bereziki pentsatutako eta sortutako programa. Eskainiko diren bi ikuskizunak 5 urtetik beherako umeen beharrizan eta esperientzia sentsorialak kontutan hartuta sortu dira.
Horren ondorioz, obren iraupena eta hauei dagokien espazioa desberdinak dira. Leku kopuru mugatua izango dute, ikuskizuna hurbilago ikusi ahal izateko eta intentsitate haundiagoz gozatzeko; lengoaia desberdinak nahastu eta bateratu egiten diren espazioetan: musika, antzerkia, dantza, ikus-entzumena, jokua, …
Bi ikuskizunak eszenatokian burutuko dira. Ambigu espazioa aldiz, era berezian moldatuko da, umeak eta partehartzaileak ikuskizunak hasi baino lehen eroso egon daitezen. Larunbatean Helios Theater alemaniarren “H₂O” eta igandean Dansmaker holandarren “Kleur” ikuskizunak eskainiko dira. Etxetik oso hurbil eskeinitako nazioarteko programa.
Iruzkindu