MUSIKA-ANTZERKIA
Kulunka Teatro (Euskadi)
Garbiñe Insausti abeslari eta aktoreak eta Iñaki Salvador pianista ezagunak bat egingo dute HEGOAK izeneko musika-ikuskizuna eskaintzeko. Emozioz betetako bidaia musikatua izango da, eta guztiok ezagutzen ditugun Mikel Laboaren edo Imanolen abestiak joko dituzte; pixkanaka, beste leku batzuetako soinu eta abestietara hurbilduko gaituzte, eta gure egingo dituzte Edith Piaf, Jaques Brell edo Kurt Weill artista handien abestiak.
HEGOAK ez da kontzertua soilik, antzerki-proposamena ere bada, Pessoa, Galeano edo Lorcaren testu laburrak biltzen dituena. Horrez gain, autoreei eta beren abestiei lotutako pasadizoak eta istorio laburrak ere gogoraraziko dizkigute.
Horrez gain, Maider Zapiriain biolontxelo-jotzailearen parte-hartze berezia ere izango dugu.
ZUZENDARITZA: Garbiñe Insausti.
AHOTSA: Garbiñe Insausti.
PIANOA: Iñaki Salvador.
BIOLONTXELOA: Maider Zapirain.
EKOIZPENA: Kulunka Teatro.
KONPONKETA MUSIKALAK: Iñaki Salvador.
IRAUPENA: 80′.
HIZKUNTZA: Euskaraz, gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 21ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.kulunkateatro.com
Iruzkindu