KULTUR MARATILA
Txalo Producciones (Euskadi)
Gerrako hiru beterano soldadu ohien egoitza batean bizi dira. Enrique herrena da, Gustavok agorafobia du eta Felipe maiz zorabiatzen da, buruan daukan metraila puska bat dela medio. Gerrako zauriak. Gure hiru heroiek (lau, zerrendari gehitu ezkero txakur baten harrizko estatua txiki bat) erabaki dute bizi diren egoitzatik ihes egin behar dutela. Nora ordea? Indotxinara? Alboko herri batera? Ala mendi tontor batera, lertxunen artean haizea dabilen toki batera?
Txalo Producciones-en eskutik heltzen da Leioara Gérald Sybleyras antzerkigile frantsesaren “Le vent des peupliers” (Haizea lertxunetan) izeneko lanaren euskarazko bertsioa, Ramon Agirrek egina. Lau izendapen izan zituen Sybleyrasen lanak Molière sarietan, eta bere ingelesezko moldaketak, Tom Stoppardek eginak, komedia onenaren Laurence Olivier saria irabazi zuen 2006an.
Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, hiru euskal aktore bikainek Interpretatzen dituzte hiru “heroi” horiek.
EGILEA: Gérald Sableras.
ITZULPENA: Ramón Agirre.
ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi.
ANTZEZLEAK: Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga, Ramon Agirre.
ESZENOGRAFIA: Asier Sancho Senosiain.
IRAUPENA: 70′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 28an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 10 euro / KULTUR MARATILA BONOA (6 ikuskizun): 30 € eta Kultur Maratila kit bat opari
Iruzkindu