Ostiral honetan, urriak 21 (Auditorium, 20:30 h), Hika Teatroa konpainia euskaldunak CUADERNO EN BLANCO bere antzezlanaren gaztelerazko estreinaldia eskeiniko du Kultur Leioan.
Agurtzane Intxaurragak zuzenduriko ikuskizun honek Federico Garcia Lorcaren “Bernarda Albaren Etxea” lan ospetsuan oinarrituta dago, bi ahizpen arteko harremanean alegia, non Itziar Ituño eta Miren Gojenolak antzezle arituko dira Agurtzane Intxaurragarekin batera. Hika Teatroa konpainia beteranoak ohiko ildo estetikoa mantentzen du, gatazka, zirrara, umore eta poesiaren arteko nahaste erakargarria eskeiniz.
2016, urriak 18
Iruzkindu