GABONETAN ANTZERKIRA
Glu Glu (Euskadi)
3 txerritxoek hirigunera bizitzera joatea erabaki dute. Hiritar giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Hiriko zailtasunei neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra, edozertarako prest datorrela 3 txerritxoak jateko helburuarekin. Putz eginez txerritxo biren etxea botatzea lortuko du, lastozkoa eta egurrezkoa. Harrizko etxean, ordea, hiru txerritxoen elkartasun, buruargitasun eta ausardiarekin topo egingo du.
3 txerritxoak ipuin klasikoan oinarrituta dago antzezlanaren hari nagusia eta honi gaur egungo edukiak zein formak gehitu zaizkio. Komedia, jolas, dantza eta abestien bitartez hiritar bizitza berria, dibertigarria eta osasungarria posible dela erakutsiko digute txerritxoek. Beti ere, otso maltzurraren atzaparretatik garaiz alde egiten badute, jakina.
AUTOREA: Galder Perez
ZUZENDARITZA: Galder Perez
ANTZEZLEAK: Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Jon Koldo Vazquez, Andrea Covadonga
IRAUPENA: 65′
HIZKUNTZA: Euskeraz
IKUSLEA: 3-9 urte
» Non : Auditorium
» Eguna: Abenduaren 26an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro / Bonoa: 20 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu