ANTZERKIA
Huts Teatroa (Euskadi)
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea.
Garai mugituak eta ilunak izan ziren 80ko hamarkadakoak. Mobilizazioak eta gazteen eta ez hain gazteen inkonformismoa eguneko gaiak ziren. Hainbat urtez elkar ikusi gabe egon ostean, Jimmyren heriotzak batzen ditu berriro Karlos eta Maite. Bidaia bat eta bilaketa bat hasiko dute orduan, haien arteko harremanaz hausnartzera bultzatuko dituena. Punkiak izan ziren, baina zer dira gaur egun? Zer bihurtu dira?
Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da “Hozkailua”.
ZUZENDARITZA: Manex Fuchs.
IDAZLEA: Unai Iturriaga.
ANTZEZLEAK: Ander Lipus, Patricia Urrutia.
MUSIKA: Asier Ituarte.
GITARRA: Keu Agirretxea.
ARGIZTAPEN DISEINUA: Josep Duhau.
IRAUPENA: 65′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +15 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 23an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 5-10 euro
FACEBOOK: @artedrama.euskallaborategia
GOMENDATUA
Iruzkindu