Hurrengo ostiralean, otsailak 23 (Auditorium, 20:30 h) Huts Teatroa euskal konpainiak Hozkailua antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan.
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Umorea eta absurdoaren ildotik abiatuta, 80. Hamarkadan bizi izan ziren gazteen erretratua burutuko du Huts Teatroak. Zinezko adiskidantza baten istorioa. Gazte zein nagusiei zuzenduta.
2018, otsailak 19
Iruzkindu