Ostegun honetan, azaroak 8, Huts Teatroa konpainiak, Artedramaren eskutik sortu duen “Publikoari gorroto” antzezlana eskeiniko digute Kultur Leioan (Auditorium. 20:30), Ander Lipus buru delarik eta Xabier Mendigurenen testuan oinarritua.
Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak: hortik aurrera hasten den jokoan, dena da posible.
Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunte ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak… giza izatearen amildegi ertzera iristeraino.
Euskal antzerki garaikidea poltsiko zulatuekin dabil, eta publikoa gose. Horrek ezin egona pizten du eta Artedramak Xabier Mendigurenek 1985an idatzitako obra taularatzea erabaki du, testu honen haragia gordin zerbitzeko asmoz.
On dagizuela!
Etiketak: Antzerkia, Artedrama, Gorroto, Huts, Publikoari, Antzerkia
Iruzkindu