Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Ian Siegal RSS Blog

Ian Siegal

MUSIKA
(Erresuma Batua)

2021ean, Ian Siegalek 30 urte bete zituen bira profesionalak egiten. Mende laurden horren ondoren, haren misioa ez da ia aldatu: errealak diren abestiak, durundi egiten duten ekitaldiak, gordinik emandako ahotsak. Beharbada hirurogeiko hamarkadatik sortutako izen ospe‑­tsuen ondoren blues artista britainiar arrakastatsuena da.

Classic Rock-ek “altxor nazional” etiketa jarri dio; Estatu Batuetako bluesen bibliak “talentu izugarria” dio, eta MOJO aldizkariak “Erresuma Batuko idazlerik argiena eta blues interprete magnetikoena” dela adierazten du. Siegali 1991n egindako lehen kontzertuaren gauean gaur egungo ospea eta aintzatespena izango zituela esan izango bazenio, barre laburra egin izango zukeen. Garai hartan, bluesa egoera oso zailean zegoen, eta pentsaezina zen musika hori egunen batean 45 herrialdetara eramango zuela, edota bederatzi British Blues Award, hiru European Blues Award eta bi Mojo Blues Album of The Year irabaziko zituela, US Blues Music Awardserako hiru izendapenez gain. Hori estatubatuarra ez den norbaitentzat aitorpen izugarria da.

Eta, hala ere, lorpen horiek guztiak izanda ere, Siegalen alderik garrantzitsuena beti da aurrean dugun mihise garbia. Siegalentzat, lehentasuna da hurrengo ikuskizuna, hurrengo abestia eta hurrengo disko aparta.

MUSIKARIA: Ian Siegal (ahotsa eta gitarra).

» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 20an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.iansiegal.com

ZIKLOA

Musika con alma



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako XXVIII. argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Leioako XXVIII. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Udalak. Parte hartu nahi dutenek posta ziurtatuaren bidez bidali edo zuzenean Kultur Leioan entregatu beharko dute, 2024ko azaroaren 4ra arte.


2024, uztailak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)