Dantza protagonista izango da datorren astean, Dantzaren Eguna baitator. Diziplina eta eszenatoki desberdinak izango ditugu publiko guztientzat pentsatuta dagoen egitarauarekin.
Apirilaren 26an, ostirala, Rocio Molina konpainiak (Andaluzia) erritmo flamenkoa jarriko dio Kultur Leioako entzunaretoari, “Danzaora” ikuskizunarekin (20:30h.).
Apirilaren 28an, igandea, Dantzaz taldeak (Euskadi) “Naufragoak” ikuskizuna aurkeztuko digu, dantza neoklasikoaren erritmoekin. Aktibitatea paseo gidatu batekin hasiko da, Kultur Leioatik hasita (11:30h.) eta Pinosolon amaituko dena (13:00 h.). Aktibitate honetan parte hartzeko ezinbestekoa da telefono honen bidez izena ematea: 94 607 25 78.
Arratsaldez, “Krego y Martín Danza” taldearen dantza familiarra “Spaceko zarama” ikuskizunarekin etorriko zaigu (18:00etan, Auditoriumean).
Astelehenean, hilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna, koreografia desberdinak izango ditugu Kultur Leioan eta Errekalde plazan. 18:30ean, liburutegian, Ruemaniak taldeak (Euskadi) “La saga de los sucesos III” pieza laburra dantzatuko du. 19:30ean, Errekalde plazan eta Kultur Leioako harreran, Ruemaniak-en site specific eta bere “Northstar Canada 240” izango ditugu. 20:00etan amaituko dugu, Errekalde plazan, Andoni Aresti Dantza Eskolaren (Leioa) flamenko departamentuko flashmobarekin.
Beste alde batetik, eta maiatzaren 5era arte, Kultur Leioako erakusketa aretoan “gorputza_espazioa_mugimendua” erakusketa izango dugu, Beatriz Churrucaren argazki eta Iker Gomezen bideodantzekin.
Iruzkindu