Abenduaren 11an, igandea, goizeko 10:00etatik 15:00etara Leioako Bulebarrean eta J.R Aketxe eta Errekalde plazetan Leioako XXIX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka izango da. Euskadi osotik etorritako 76 ekoizle eta artisau hurbilduko dira Leioara, gehienbat bizkaitarrak (Abadiño, Orozko, Otxandio, Karrantza, Goierri – Erandio, Markina, Muskiz, Gernika, Leioa, Orduña, Kastrexana, Lezama, Larrabetzu, Zeanuri, atika, Loiu, Amorebieta, Zamudio, Igorre, Muxika, Iurreta, Mendata, Bermeo, Mungia, Maruri – Jatabe, Sodupe, Galdames, Gordexola, Portugalete, Mallabia, Bilbao, Berango, Urduliz, Gamiz, Ubidea…).
Goiz guztian zehar, produktu desberdinak dastatu eta salduko dira: pateak, txerrikiak, barraskiloak, ogi eta pastelak, eztia, ortuariak, loreak eta landareak, txakolina, sagardoa, gazta, frutak, etab.
Gutxi gora behera, 90 abelburu izango dira erakusgai, hala nola, behiak, idiak, zaldiak, poneyak, astoak, gameluak, zebrak, ahuntzak, ardiak, e.a. Horietariko asko, irabazle izan dira Bizkaian eta Euskadin egindako hainbat lehiaketatan. Aurten, gainera, 1.000 kilo baino gehiagoko 12 abelburu egongo dira eta 1.400 kilotako idia, eta arraza desberdinetako behiak: txarolesa, piriniotarra, blonda, limusina, asturiarra, frisiarra.
Ekintzei dagokienez, goizean zehar, Errekalde Plazan, euskal dantzak izango ditugu Gure Ohiturak Dantza Taldearen eskutik, eta herri kirolak erakustaldia. Bulebarrean, abelgorrien azalpena eta pisatzea izango dira.
J.R. Aketxe plazan ere Eusko Labeldun baserriko txerri sahieskia eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango da. Azkenik, Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendapenaren Bizkaitar Ekoizleentzako XVIII. “Leioako Udala” lehiaketa burutuko da, eta publikoak ere dastatu ahal izango ditu gaztak (aurretik izena emanda).
Aurten, gainera, “Zure behirik gustukoena” eta “Behi astunena” lehiaketan parte har daiteke: partaide guztien artean, azokako produktuz beteriko otzara zozkatuko da, eta behi irabazleak saria izango du.
Eta gauza gehiago azoka animatzeko: trikitilariak y txistulariak, umeentzako tailerrak, paseoak poneyz, etab.
Iruzkindu