Leioako Nekazaritza eta Abeltzantza Azoka, aurten bere XXV. edizioan, igande honetan (abenduak 15) izango dugu. Beti bezala, Errekalde plazan, Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe plazan izango da goizeko 10:00etatik 15:00etara arte.
EGITARAUA:
10:00 h. Azokari hasiera eman
11:00 h. Euskal Dantzak – Gure Ohiturak Dantza Taldea. (Errekalde plazan).
11:45 h. Herri kirolak. Iparraldeko jokoak eta harrijasotzaileak. (Errekalde plazan).
12:00 h. “Leioa Elizateko Udala” Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendazioaren Bizkaitar Produktoreentzako XV. Lehiaketa. Gazta dastatzea. Aitabitxi – Amabitxiak: “Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldea”.
12:00 h. Baserriko txerria eta sagardo dastatzea: Eusko Label – Kalitatea. ( J.R. Aketxe plazan). Laguntzailea: Leioako Merkatari Elkartea.
12:00 h. Abelgorriak ferratzea. (Bulebarrean).
12:30 h. Abelgorriak jeztea. (Bulebarrean).
13:00 h. Azokan egongo diren behi eta idi arrazen azalpenak eta pisatzea. (Bulebarraean).
14:00 h. Gazta Lehiaketaren Sari Banaketa. Postuen eta partaideen girotze lehiaketaren Sari Banaketa
15:00 h. Azokaren Amaiera.
GOIZ OSOAN ZEHAR:
· Trikitilariak eta txistulariak.
· Haurrentzako tailerrak (J. R. Aketxe plazan).
· Poneyak– Gurdi paseoak (Errekalde plazan).
· Abelgorriak: ferratzea-jeztea-pisatzea (Bulebarrean).
· Abere erakustaldia. Behiak eta idiak. (Bulebarrean). Zaldiak, ahuntzak, hegaztiak (Errekalde plazan).
· Produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta. (Bulebarrean, J.R. Aketxe plazan, eta Errekalde plazan).
Etiketak: Abeltzantza, Agrícola, Azoka, Feria, Ganadera, Nekazaritza
Iruzkindu