ANTZERKI FAMILIARRA
Marie de Jongh Teatroa (Euskadi)
Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek.
Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen.
Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak.
EGILEA ETA ZUZENDARITZA: Jokin Oregi.
ANTZEZLEAK: Ana Meabe, Aiora Sedano, Juana Palacios, Leire Omeñaca, Maitane Sarralde.
MUSIKA: Adrián García de los Ojos.
ESZENOGRAFIA: Ikerne Giménez.
JANTZIAK: Rosa Solé.
IRAUPENA: 45′.
IKUSLEA: +7 urte.
HISKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 26an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.mariedejongh.com
Iruzkindu