ERAKUSKETA
Ana Undurraga
“Naturarena”, hain garrantzitsua eta beharrezkoa gaur egun, eta hain gaizki tratatua eta gutxietsia betidanik. Niretzat, pertsona gisa, naturarekin harremana izatea funtsezkoa izan da eta da, lasaitu egiten nau, bizitza ematen dit. Basoan barrena egindako paseoak, soinu naturalak, txoriak, itsasoko brisa, olatuen soinua, elurraren hotza, gailur batera iritsitakoan izaten den sentipena… Aldi berean hain da intimoa eta hain garrantzitsua… Hori adierazteko nahitaezko beharra daukat, hori guztia zaindu behar dela ikusarazteko beharra. Paperaren gaineko obra horiek lehen pertsonan bizitako eta sentitutako emozio, sentimendu eta leku horiek transmititu nahi dituzte. Natura maitez lortuko dugu soilik hura zaintzen laguntzea.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Urtarrilaren 14tik otsailaren 13ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu