Heldu da momentua. Kultur Leioak duen sekretu haundienetarikoa kaleratzeko moduan gaude: abenduaren 23an, Kultur Leioako Auditoriumean (21:00h.), Travellin’ Brothers leioaztarrek eskainiko duten kontzertuko artista gonbidatuak alegia. Dudarik gabe, show paregabea eskainiko digute guztien artean.
Ina Forsman finlandiarra da gonbidatuetako bat. Helge Tallqvist armonika jotzailearen ikaslea, erdizka urratuta eta erdizka leuna duen bere ahotsarekin, enigmatiko eta apasionatua, Ruf Records Blues Caravan 2016ko hiru interpreteetariko bat da. Lehen albuma kaleratu berri du, oso estilo pertsonalekoa, bere izena daramana, eta blues hutsa dario.
Raphael Wressnig austriarra izango da bestea. 20 urte baino gehiago darama mundu osoko agertokietan zehar. Hammond eta organo jotzaile onenetarikoa da bera, sortzaile ezin hobea, birtuosoa, eta horretaz guztiaz gain, showman aparta ere bai.
Kilate askoko ikuskizuna ekarriko du topaketa honek. Sarrerak arin erosi, agortzen ari dira eta.
Iruzkindu