Inauterien erdi-erdian egonik, eta nahiz eta eguraldiak atsedenik eman ez, leioaztarrek Aratuste jauna eta Garizuma andrea jaiaz gozatzen jarraitzen dute. Joan den ostiralean helduen mozorro lehiaketa egin zen. Banakakoen kategorian hamabi parte-hartzaile izan ziren, eta taldekoetan, berriz, zortzi.
“Deabruarekin ituna” izan zen banakakoen lehen saritua; bigarrena eta hirugarrena “Bender” eta “Zerbitzaria” izan ziren, hurrenez hurren. Taldeen atalean “Etxebarria-Heredia familia” izan zen lehena; bigarrena eta hirugarrena, ostera, “Toy Story” eta “Pacman” taldeei egokitu zitzaien, hurrenez hurren.
KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Lehiaketak
Etiketak: Adultos, CArnavales, concursos, Inauteriak, Lehiaketak, Nagusiak
Etiketak: Adultos, CArnavales, concursos, Inauteriak, Lehiaketak, Nagusiak
2013, otsailak 11
Iruzkindu