Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Inauterietako mozorro-lehiaketen emaitzakRSS Blog

carnavales

Kreatibitate nahiz parte-hartze maila bikainarekin, aurtengo Inauterietako mozorro-lehiaketak, beste behin, pasarela ezin hobea izan dira leioaztarren aldarte ona erakusteko.

Lehendabiziko lehiaketa joan den larunbatean, otsailaren 6an, egin zen, Ikea Barrin, eta helduek parte hartu zuten bertan. Banakako lehiaketan hamaika lagunek hartu zuten parte. Komiki izan zen irabazlea, bigarren saria Pixpilitx-Poxpolotxek eraman zuen, eta, hirugarrena, azkenik, Forrest Gumpek. Taldeei dagokienez, 10 aurkeztu ziren guztira, eta Juegos del hambre, Pavo real eta Dragoi Bola izan ziren saridunak.

Atzo, asteartean, haurren lehiaketa egin zen, Kandelazubietan. Banakako mozorroen atalean 23 parte-hartzaile izan ziren, eta saridunak honakoak izan ziren: Volando voy-Volando vengo, Reina del bosque eta Capitán América. Taldeen atalean, zazpi aurkeztu ziren, eta Sistema solar, Txamanes eta Diseñadoras solidarias izan ziren irabazleak. Bukatzeko, familien atalean, lau taldek hartu zuten parte, eta Master Chef familiar eta Perrito faldero izan ziren saridunak.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2016, otsailak 10

2 Iruzkin

  1. Andrea(e)k dio:

    Me encantaría k me enviarais las normas del concurso de carnavales ya que este año e visto que se a valorado más en algunas categorías el “numerito o teatro ” que se a hecho a lo que a costado hacer el traje .Gracias . ( en el comentario de arriba no habéis puesto los ganadores de familia )

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)