Leioako Udalak “Ni gaztea nintzenean…” XXV. Narrazio Lehiaketa deitu du iraganeko istorioak, oroimenean gordeta geratzen direnak, ardatz dituzten idazkietarako.
Parte hartu nahi dutenek apirilaren 5era arte aurkez ditzakete idazkiak Kultur Leioan, aurrez aurre edo postaz.
Narrazioak euskeraz ala gazteleraz idatziko dira, gehienez lau orri izango dituzte alde batetik, eta lan originalak eta argitaragabeak izan behar dute, beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak.
Lehiaketa honetan, lau kategoria ezarri dira egileen adinaren arabera: 18 urtera artekoak, 19 eta 30 urte artekoak, 40 eta 59 urte artekoak eta 60 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzeko bi sari emango dira: lehenengoa 250 eurokoa izango da, garaikurra eta diploma, eta bigarrena 125 eurokoa, garaikurra eta diploma.
Gainera, kontakizun irabazleak Leioako 2024ko Lehiaketa Liburuan argitaratuko dira.
“Ni gaztea nintzenean” XXV. Narrazioen Lehiaketa – Oinarriak (286 KB)
Iruzkindu