DANTZA
Iron Skulls Co. (Catalunya)
Bboying taldetik abiatuta 2012. urtean sortutako dantza esperimentaleko konpainia bat da Iron Skulls Co. mugimenduaren mugak aztertzen dituena da; moda, musikaren kultura eta antzerkiari bereziki erreparatzen diete. Hip Hoparen disoziazio eta efektu bisualak uztartzen dituen animalia mugimendua daukate; gainera, arte martzialak, akrobaziak eta break dance dantza ere konbinatzen dituzte. Azken urteetan sari ugari lortu dituzte, tartean, Ikuskizun berri onenaren saria 2014ko Umore Azokan, “Sinestesia” lanari esker.
“No sin mis huesos” lanean konpainiak lengoaia propioa garatzen jarraitu du, eta dramaturgiaren rol nagusi gisa dituen eraginak taularatu ditu, energia negatiboa bideratu eta arte bihurtzeko ideiatik abiatuz. Taldeak Mediterraneoko izaera landu du, historian zehar zibilizazio ugari hartu dituen espazio gisa. Kultura hebrearra, arabiarra eta espainiarraren bitartez egin du, hiriko dantza eta sufí dantzarekin batera, Hava Nagila, Contact Improvisation eta Butoh izenekoak. Dantza adostasun elementu gisa aurkeztu du, idealen babesle eta lotura gisa.
ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Iron Skulls Co.
ANTZEZLEAK: Adrián Vega, Diego Garrido, Moisés “Moe”, Facu Martín, Héctor Plaza “Buba”, Luis Muñoz, Agnés Sales Martín, Anna Sagrera.
ARGIZTAPENA: Óscar Gonzalez, Willy Barleycorn.
ZUZENDARITZA MUSIKALA: Willy Barleycorn.
ESZENOGRAFIA: Nina López-Le Galliard.
JANTZIA: María Zaguirre.
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
» Non: Auditorium
» Eguna: Maiatzaren 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Iron Skulls Co.
Iruzkindu