MUSIKA FAMILIARRA
Musiklatu (Euskadi)
¤ ESTREINALDIA ABOSOLUTUA ¤
“2050ean arrain baino plastiko gehiago egon daiteke gure itsasoetan”
Julio Vernek, nabigatzaile nekaezinak, eta Alber-ek, itsasoko algekin maitemindutako biologoak, gonbidatzen gaituzte gure itsasoaren garrantzia ezagutzera: Uste al duzu dortokei eta izurdeei eragiten diela lurrera botatzen dugun txokolatinaren bilgarriak? Eta ba al dakizu gure etxean ekimen txikiak eginez ozeano garbiagoak lor ditzakegula? Ur azpiko ikus-entzunezkoak eta zuzeneko perkusiozko musika batuz sortuko da familia osoak gozatzeko ikuskizun hau. Bidaia liluragarri bat gure itsasoak zaintzearen beharra ezagutzeko, eta gogorarazteko ongi birziklatzeak itsasoko espezieak zaintzen laguntzen duela. Emozioek lagunduko digute konturatzen irtenbidea gure esku dagoela. Animatuko al zara urdin handia salbatzeko abenturan murgiltzera?
ESZENA ETA GIDOIA: Josu Cámara (Kukubiltxo).
EKOIZPENA: Tarima.
MEZUA: Nakusarbe (Alberto Santolaria, Mila Marquez).
MUSIKA:Perkusbika (Vicent Zaragoza, Elur Arrieta).
IRAUPENA: 50′.
HIZKUNTZA: Euskara / Gaztelania.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 24an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro
Iruzkindu