ERAKUSKETA
1981ean zintzilikatu zuen bere lehen margolana Leioako Kultur Etxean, eskola zaharren eraikinean, Udaletxearen ondoan. Harrezkero, erakusketa ugari egin ditu probintzia askotan, bakarka zein taldean: Bizkaian, Gasteizen, Gipuzkoan, Madrilen, Pontevedran, Zaragozan, Huescan, Burgosen, Kantabrian… Orain, Leioan jarri du berriro erakusketa, bere jaioterrian. Askotariko gaiak lantzen dituen obra da, errealismoranzko bilakaera izan duena, hiriaren figura eta paisaia txertatuta.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Irailaren 14tik urriaren 12ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 h
» Sarrera: Doan
Iruzkindu