ANTZERKI FAMILIARRA
Marie de Jongh Teatroa (Euskadi)
2008an sortutako Marie de Jongh konpainia familia antzerkiko panoramaren barruan erreferentziazko konpainia da, eta izaera zirraragarri eta ahaztezina du. “Robot maitea” “Alabatxo”, “Zer duzu, negarrez, Marie?”, “Kibubu” edota “Amour” obrak oraindik gogoan ditugula, sortutako lan berria aurkeztuko digute.
Izar sei urte eskaseko neskatoa da eta mundu mailako ospea lortuko duen piano jotzaile bihurtzekotan dago. Gurasoek diziplina zorrotza aplikatzen diote, eta horri esker bere adinerako birtuosismo maila izugarria lortu du.
Izar zoriontsua da, eta ez du hazi nahi. Baina gaizki hezitako neskatoaren bizitza apetatsu eta gorabeheratsuak beste destino bat eskainiko dio, espero gabeko labirinto emozionala biziko du, eta beste izar batek gidatuta baino ezingo du labirintotik atera; ez da edozein izar izango, gainera, baizik eta itsas izar bat.
EGILEA ETA ZUZENDARITZA: Jokin Oregi
ANTZEZLEAK: Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe, Ana Martínez
MUSIKA: Iñaki Salvador
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIA: Elisa Sanz
ARGIZTAPENA: Javi Kandela
MASKARAK ETA ATREZZOA: Javi Tirado
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Testurik gabe
IKUSLEA: +7 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 14an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 2,5-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Marie de Jongh Teatroa
FACEBOOK: Marie de Jongh Teatroa
GOMENDATUA
Iruzkindu