Urte berria abian da ta honekin batera Kultur Leioako programazioa. 2015eko lehenengo ikuskizunean luxuzko gonbidatua izango dugu Musika Gertu Zikloaren barruan. Jabier Muguruza Kultur Leioako Ambigu aretoan izango da, “Beste hogei”, bere diska berria aurkezten, bere 20. urteurrenean eta laguntza ezinhobearekin, Mikel Azpiroz pianojolea.
Kontzertua ostiral honetan, urtarrilak 16, gaueko 22:00tan izango da. Autore abestiaren arloan dagoen artistarik arrakastatsuenetako bat ikusteko aukera ezinhobea.
Iruzkindu