Laurogeiko hamarkadan, aurreko kantautoreen oinordeko ziren eta horiek ukatzen zituzten musikarien belaunaldia sortu zen Madrilen. Horien artean, hasieratik eta lehen mailan, Javier Bergia kokatu zen. Asko dira egin dituen konposizioak eta kolaborazioak zine eta antzerkirako, eta beste artista batzuen bideo eta diskoetarako: María del Mar Bonet, Pasión Vega, Ismael Serrano, Antonio Vega…
Hamabi disko ditu, eta horietako bakoitzak, jatorrizko izendapen nabarmena dauka. Bere abestiek, ironiatik pasiora, erromantizismotik umorera, urruntzetik konpromisora, mundu arrazonagarria aldarrikatzen jarraitzen du. Malenkonia jariatzen duen soinu unibertsoa da, genero guztiak naturaltasunez hartzen dituena. Korrontearen kontra igerian, Bergiak frogatuta utzi du arrunkeriaren aurkako baltsamoa dela, distantzia luzeko korrikalaria. Bere emozioaren biografia etsia da, baina sendo eta ederra, abeslariak ondo baitaki ohikoak bakarrik irauten duela.
Gainera, talde apartarekin etorriko da: Javier Paxariño (saxoa, flauta). Jazzetik folkera, abangoardiak eta hirurogeita hamargarren hamarkadako rock progresiboak barne; errepertorio horrekin, Javier Paxariño artista osoenetarikoa da eszenatoki gainean, eta aitzindari da musika desberdinak beste kultura batzuetako musika-tresnekin fusionatzen. Bere ibilbidea zabala eta aldakorra da, musika kolaborazio askorekin pantaila handian (birritan izendatu dute Oscar sarietarako), telebistan, dantzan eta antzerkian, bere proiektu propioekin eta artista handien proiektuekin ere bai, estatukoak edo nazioartekoak. Jazz eta Espainiako Musika Berrien ordezkaririk garrantzitsuenetarikoa da. Bere musikak Iberiar Penintsulan izan diren hiru kulturen aspektuak nahastea du ezaugarri: musulmana, judua eta kristaua. Baina beti hegoaldera begira, Mediterraneora. Radio Tarifaren fundatzaile ere bada. Eta hauek bezalako musikariekin lan egin du: Joaquín Sabina, Aute, Miguel Ríos, Víctor Manuel, Ana Belén eta Luis Pastor.
Begoña Olavide. Artista oso eta berritzailea, musika ibilbide luzearekin, Erdi Araokotik gaur egunerokora bitartean. Salterio musika berreskuratzen aitzindaria izanik, nabarmendu egiten dira Carlos Paniagua luthierrarekin egindako lana salterio familiako eredu zaharrak berreskuratzen. Antzerki, zine eta telebista dokumentalei musika jarri die. Solista lanetan, estatuko eta nazioarteko orkestrekin lan egin du, baita antzinako musikan, garaikidean, fusiokoan eta etnikoan espezializatutako zenbait talderekin. Cálamus taldea sortu zuen, aitzindaria musika andalustarraren aldeko interesa Espainian pizten. Europa osotik ibili da kontzertuak ematen, baita arabiar herrialdeetatik, Israel, AEB, Kanada, Hegoafrika, Japonia eta abarretik.
Iruzkindu