Aterpe Leioa Gazteguneak 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (Leioan erroldatutakoak) antolatutako udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 30ean (astelehena) irekiko da, eta ekainaren 3ra arte egongo da zabalik. Programatutako jolas eta kirol jarduerak uztailaren 1etik 15era bitartean egingo dira, eta euskaraz izango dira.
Interesa dutenek aipatutako egunetan eman beharko dute izena. 30 izen-emate baino gehiago badaude, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 8an egingo da, eta ekainaren 9tik aurrera, plazen zerrendak kontsultatu ahal izango dira Aterpe Leioa Gaztegunean.
Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 13tik 19ra bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 €-koa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 €-koa, gainerako leioaztarrentzat.
Iruzkindu