ARIMA DUEN MUSIKA
“To Drop and Let Go” (Portugal)
¤ ESTREINALDIA EUSKADIN ¤
These are a few of my favourite songs (2016) kaleratu ostean, Jorge da Rocha-k zuzenean aurkeztuko digu editatu berri duen bigarren bakarlari-albuma: To Drop and Let Go. Ikuskizun berezi horretan, kontrabaxua eta haren ahotsa izango dira protagonista.
Ahotsa kontrabaxuari lotuta, artistak pauso bat harago egin du bere adierazkortasun liluragarriaren garapenean. Hain zuzen, jazzaren kutsua eta musika modernoarekiko zaletasuna, munduko musikak, estilo alternatiboak eta abestia bateratu ditu, ikuslearen arima eta bihotzerainoko bide berriak egiteko.
Modu paregabean interpretatzen ditu berezko konposizioak eta bere –eta oro har entzuleen– abestirik gogoenetako batzuk (era askotarikoak, Massive Attack zein Björk, Bob Marley, Zeca Afonso eta Radiohead-enak). Jorge da Rocharen moldakortasunak, abestiek eta eszenaratze minimalistak zirrara sortzen dute; izan ere, giro iradokitzaile eta delikatua sortzen du, zeinaren bidez ikusleak limurtu, eta musika, emozioak eta artistaren unibertsoa eta sentimenduak ezagutzeko bidaia batean abiatzen ditu.
MUSIKARIAK: Jorge da Rocha (ahotsa, kontrabaxua, perkusioa, loopstation)
» Non: Anbigu
» Eguna: Azaroaren 17an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 5-10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Jorge da Rocha
ZIKLOA
Iruzkindu