Igande honetan euskal folkloreaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu Kultur Leioan (12:30ean Auditorium) Juan Mari Beltranen eskutik.
Bidaia magikoa. Bertan, Juan Mari Beltranek, euskal musika herrikoiaren ikerle eta figura handiak, bere taldearekin batera, gure aitita-amamen lan erritmoetatik gaur eguneko txalaparta musikaraino garraiatzen gaitu, eta horretarako, jolas zoragarria darabil argi eta itzal, irudi, dantza, landa gune eta erritmoekin.
Bidaia ederra, gure kulturarekin disfrutatzeko ikasten den bitartean, betiko melodia eta musika-tresnen bitartez.
2014, urtarrilak 10
Iruzkindu