KULTURA AUZOETAN
Hugo Miró (Gaztela-Mantxa)
Nor da Hugo? Despistatua? Nonzerberria? Antzeztokia… jolasteko leku bat ezagutu duen pertsonaia berezia da… eta ikusleak… bere publikoa, bere konplizea, bere erronka dira… zerizana. Akrobata xelebrea da, komiko ipurterre eta bihurria, originala, ausarta eta grinatsua. Etengabeko konexioa behar du ikuslearekin; jolasteko eta dena emateko… ustekabeko keinu baten truke? Irribarre arin baten truke? Txaloak garrantzitsuak dira berarentzat… Keinu- eta mimika-prestakuntza landua du, urtetako prestakuntza fisiko eta akrobatikoa… Objektuen jolasari, manipulazioari buruzko lan sakona egin du… Pertsonaia horrek, Hugok… jolasteko gonbita egiten digu… Abenturaz, irudimenez eta egoera sinesgaitzez beteriko tarte bat eraikitzera gonbidatzen gaitu…
Nostalgia kutsu batekin, zine mutuko filmetatik oso hurbilekoa… paperezko hegazkinez, kapelaz, egunkariz, akrobazia traketsez, imintzioz, magiaz, konfetiz, algaraz betetako unibertso batera eramango gaitu… jolas-espazio surrealista eta zentzugabea sortuko du, non dena posible baita. Berak jolastu nahi du… Jolastu nahi al duzu?
ANTZEZLEA: Hugo Miró.
» Non: Manuel de Irujo plazan
» Eguna: Uztailaren 7an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: Doan
Iruzkindu