ANTZERKI FAMILIARRA
Tanttaka (Euskadi)
Hil baino urtebete lehenago, Berlingo parke batean, Franz Kafkak neskato bat aurkitu zuen negar batean, panpina galdu zuelako. Umea lasaitu nahian, istorio berezi bat asmatu zuen: panpina ez zegoen galduta, bidaian joana zen, eta bera, panpinen postaria zenez, gutun bat zeukan neskatoarentzat eta biharamunean eramango zion parkera.
Gau hartan idatziko zuen, hiru astean zehar, hutsik egin gabe, neskatoari eramango zizkion gutunetan lehena. Gutun haietan, panpina miresgarriak munduko hainbat tokitan bizi izandako abenturak kontatzen zizkion.
Harrezkero ez da izan neskato horren eta gutun horien berririk; hori da XX. mendeko narratiban dagoen misteriorik ederrenetako bat.
Istorio hau fikzioaren gaitasun sendagarriaz ari da, nola istorioak asmatzeko eta irudikatzeko gaitasunak elikatzen duen gure arima.
Autorea: Jordi Serra i Fabra
Zuzendaritza: Fernando Bernués
Aktoreak: Jose Ramón Soroiz, Aitziber Garmendia, Ainara Ortega
Iraupena: 60′
Urteak: +6 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 4an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
Iruzkindu