Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kaleko arteen inguruko jardunaldiak izango dira Umore Azokan, COFAEK eta Artekalek antolatutaRSS Blog

Sol Picó

Umore Azokaren egitarauan tartekatzen diren ikuskizunez gain, maiatzaren 17tik 20ra Leioara gerturatzen diren profesionalek, kaleko arteak bizi duten egoera eta Arte Eszenikoen inguruko sortze prozesuak jorratuko dituzten jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Lan-saioak bi egunetan gauzatuko dira, lehena 18an COFAEk antolatuta eta bigarrena hurrengo egunean, Artekalek antolatuta aurrekoaren jarraipen gisa.

COFAEk (Estatu espainiarreko Arte Eszenikoen Azoken Koordinakundeak) antolatutako saioa 18an izango da eta bertan gaur egungo egoeraren ondorioz Arte Eszenikoen sektorean sortu den egonezina ezagutzeko aukera izango dute biltzen diren profesionalek. Gonbidatutako bost adituek Arte Eszenikoen inguruko balore-katearen prozesuen berri emango dute (trebakuntza, sorkuntza, ekoizpena, banaketa, emanaldiak eta nazioarteko hedapena). Miguel Ángel Varela, Ponferradako Bergidum Antzokiko Zuzendaria, aretoetan ematen den antzerkiaz mintzatuko da; Manel Vilanova, Xarxa Teatreko zuzendaria eta sortzailea eta Fiestacultura aldizkariko editorea kaleko antzerkia jorratuko du; Sol Picó, koreografo eta dantzariak, dantzaz berba egingo du; Álex Díaz, Gorakada kopainiako zuzendariak haurren antzerkia izango du mintzagai eta Andrés Beladiez, eszena zuzendariak, formatu eszeniko berrien inguruan arituko da. Moderatzailea Carlos Morán, Serantes Kultur Aretoko arduraduna, izanik.

Lehen saioari jarraipena emateko asmoarekin, hurrengo egunean arteen eremuan lanean diharduten Euskadiko konpainia, jaialdi eta feriak biltzen dituen ARTEKALE Elkarteak, Euskadiko Kale Arteen Topaketa Profesionalen hamalaugarren edizioa ospatuko du.

Aurtengo jardunaldiak nazioarteko harremanak sendotzen jarraitzeko asmoa du eta horretarako zenbait jaialdietako zuzendari gonbidatu dituzte “Arte Eszenikoak: gaur egungo arazoak ezagutu eta aztertu eta, hauek izan dezaketen irtenbidek” gaiari buruz mintzatzeko. Edizio honetako gonbidatuak honako hauek dira: Karolina Pacewicz, Poloniako FETA Jaialdiko zuzendariaren albokoa; Angus MacKechnie, Ingalaterrako Plataforms and Watch This Spaceren zuzendaria; Casper de Vries, Holandako Festival Spoffin & The Garden of Delightseko zuzendaria; Gabrielle Koch, Alemaniako Bremengo La Strada Festivaleko zuzendaria; Philipe Macret, Frantziako Amiensgo Jaialdia eta Pole Cirqueko zuzendaria eta Denis Lafaurie, Frantziako Alés hiriko Cratére Surface Jaialdiko zuzendaria.

Artekalek antolatutako topaketan gaur egungo krisi egoera aztertuko da, egoera horrek “mundu osoan gauzatzen ari diren egitura eta ekonomia aldaketen isla delako” eta ARTEKALEtik argitzen dutenez “munduko egoera berria ikusita, bere biziko garrantzia du Arte Eszenikoak aztertzea eta, bereziki, Kaleko Arteak”. Egungo krisi egoerari irtenbidea bilatu edo moteltzeko asmoarekin, arlo desberdinetatik aztertuko da arazoa, hala nola, trebakuntzatik, banaketatik, sorkuntzatik, ekoizpenetik eta emanaldietatik.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2012, apirilak 30

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)