ANTZERKI FAMILIARRA
Cía. Arena en los bolsillos (Andaluzia)
Munduaz ezagutzen zuen guztia lau horma haiek eta leiho txiki bat ziren… Nolakoa da haizea? Kilimak ematen ditu bizarrak? Nolako soinua du isiltasunak? Eta txakurrak? Ama, zer da kanpoaldea? Kanpoaldea, seme, kanpoaldea toki bat da.
Leiho txikiaren ostean mundu zabala aurkitu zuen. Lehenengo urratsa eman ondoren, jakin minak bere oinak gidatu zituen eta bidezidorra bere lagunik onena bihurtu zen. Bizitzeko gogoak bere oinpean belarraren freskotasuna sentiarazi zion, eguzkiaren izpiek larrua berotu zioten, begiak zeruaren urdintasunaz bete zitzaizkion, dena berarentzat bakarrik zela pentsatu zuen eta gehiago ezagutu nahi zuen. Bizitza kanpoaldean bere zain zegoen eta ez da egokia berandu heltzea.
Autor: Elisa Vargas León.
Zuzendaritza: Rosa Díaz Martínez Falero.
Musika konposaketa: Mariano Lozano-P.
Eszenografia eta txotxongiloak: Iker Pérez Varela.
Interpreteak: Iker Pérez, Javi Martín.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 10ean
» Ordutegia: 18:00 / 19:00ean
» Sarrera: 5 euro
esta genial me ha impresionado muy bien para nilos y toda la familia