Igande honetan, martxoak 12 (Auditorium, 18:00 h), Ganso & Cía euskal konpainiak beren KAPUT ikuskizun familiarra eskeiniko dute Kultur Leioan. Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu.
Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko. Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.
Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.
2017, martxoak 7
Iruzkindu