ERAKUSKETA
Bosteko 24
Karratu beltz leuna lanak erakusketaren inguruko hausnarketa bat proposatzen du, zentzu arrazionala aldi baterako eteten duen arreta-modu berezi bat aktibatzeko gai den interfaz gisa ulertuz erakusketa. Arrazoiaren parentesi horretan esperientzia pertzepziozkoa, haragizkoa eta afektiboa agertzen dira, zeinak une bakoitzean azaltzen dena −kasu honetan artelana− jasotzen baitute. Erakusketak etenaldiko espazio horretan sartzea proposatzen digu, artelanari modu berrian begiratu eta une horretan gure buruari galdetzeko: zer iluntasun gordetzen dira formaren atzean?
Maider Aldasoro (Eskultura eta ikus-entzunezko pieza).
Leire Lacunza (Argi-instalazioa).
Natalia Suárez Ortiz de Zárate (Pintura).
Komisarioa: María Goirigolzarri.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Irailaren 16tik urriaren 6ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu