ANTZERKI FAMILIARRA
Gorakada Teatroa (Euskadi)
Ilargirik gabeko gau batez jaioko da dordoka txikia, hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera.
Abesti itxurako istorio bat da Quelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean.
Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez.
EGILEA, ZUZENDARITZA: Dora Cantero.
MUSIKA: Fran Lasuen.
ANTZEZLEAK: Nerea Ariznabarreta.
MUSIKA ESZENAN: Maider López.
ESZENOGRAFIA ETA ATREZZOA: Martí Doy.
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +5 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 19an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.gorakada.com
Iruzkindu