MUSIKA
(Euskadi)
Iraide Ansorenak eta Carlos Sagik sortutako KHAMI taldea, garrantzi eta maila handiko artista euskaldunen topagune gisa sortua izan da. Euskal kultura herrikoiaren aztarna berezko eta sustraituenen bilaketa lana egiten du KHAMI izeneko proiektu honek, euskal folkloreak munduko beste zenbait folklorerekin dituen parekotasunak aurkituz.
Ikuskizunetik ikuskizunera, artista askoren topaleku den KHAMI taldea, Euskal Herrian tradizio musikal desberdinen bidegurutze bilakatu da. “Bazzque World Sounds” deituriko KHAMI-ren lehen lana, 2015. urtean argitaratua izan zen. Lan hau, euskal txistuarentzat garrantzi handiko gertaera gogoangarria izan da, izan ere, proiektu honek Txistua inoiz egon ez den erregistro musikal berri batetan kokatu baitu, Txistuaren aukera musikalak erabat berrituz.
Tradizioa, modernitatea eta kalitate haundiko musikariak KHAMI proiektuaren eskutik.
MUSIKARIAK: Iraide Ansorena (perkusioa), Carlos Sagi (bateria eta zuzendaritza musikala), Garikoitz Mendizabal (txistuak eta alboka), Ander Garcia (baxua/kontrabaxua), Gari Otamendi (dantza), Iñaki Salvador (pianoa)
IRAUPENA: 80′
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 2an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 6-12 euro
Iruzkindu