HAUR ANTZERKIA
Markeliñe (Euskadi)
Kixotek amets bakarra dauka: hegaz egitea. Berarengan denak dauka alegiazko unibertso baten kutsua, eta horrela errotak ikusten ditu erratzen biretan edo andre pinpirinduak urazetan.
Sancho (gure kasuan Sancha) bere laguna benetako mundura erakartzen du. Hainbeste ezegonkortasunek, hegaldik eta bat-batekotasunek bere onetik ateratzen dute. Eta apurka-apurka Kixote lurrean ainguratzen du, eta bere ametsen hegoak mozten dizkio; ez gaiztakeriaz, maitasunez baino.
Eta munduarekiko erakarpen horretan, loturik ez dagoen guztia hankaz gora jartzean, ametsa desegiten da. Eta ametsarekin batera, Kixote. Eta Sanchak normaltasunak dakarren aspergarritasuna ezagutzen du. Kixotek bere bizitzan jartzen zuen argia falta zaio. Eta dena ipintzen du bere aldetik ametsa itzul dadin, bizitzeko eta hegaz egiteko gogoak beren bihotzetan lekua har dezan.
Kixote, batez ere, adiskidetasun istorioa da. Azken finean, pertsona ameslariek adiskide handia behar dute alboan, errealitate bihurtuko duena beraiek irudikatu baino ezin egin dezaketena.
EGILEA: Cervantes
ZUZENDARITZA: Markeliñe
ANTZEZLEAK:Sandra F. Agirre, Itziar Fragua, Maitane Azpiroz
MUSIKA-ZUZENDARITZA:Fran Lasuen
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Testurik gabe
IKUSLEA: +5 urte, familiarra
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 15ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu