Mabel Andreuk, Kultur Leioako Kontaketa Tailerreko ikaslea denak, LXIV. Felguerako Ipuinetako Nazioarteko Lehiaketako Lehenengo Saria irabazi du. Kultur Leioarako berri hau oso pozgarria izan da, sari hau Estatuko ospetsuenetakotzat hartzen delako. Aipatu beharra dago aurretik Luis Sepulveda bezalako idazleek irabazi dutela.
Sari honek Kontaketa Tailerrerako bultzada garrantzitsua suposatzen du eta bereziki, bere ikasleentzat.
Berri pozgarri hau aprobetxatuz, gogorarazten dizuegu datorren abuztuaren 26tik aurrera Arte, Artisau eta Sormen Ikastaro guztietarako izena emateko epea hasten dela.
Iruzkindu