Kroke & La Musgaña-k emozioz betetako eta ondo egindako musikarekiko gustu onaz egindako kontzertua eskaini zuen joan den azaroaren 11n. Mestizaje musikala, klezmer musikaren tradizioa eta modernotasuna La Mesetaren musikaren instrumentaltasunarekin uztartzearen emaitza.
Kultur Leioak egindako apustua, bi taldeen arteko batasuna paperean zegoen proiektua baino ez zenean, musikari bikain eta pertsona are hobeen ibilbideak bermatuta. Kultur Leioa bere programazioan egiten ari den lana berresten duen apustua, musikaren abangoardia hurbilduz, kasu honetan munduko musikena.
Lan hori proiektu honetako kideek aintzatetsi dute, eta El Espíritu del Sur-etik, hitz hauekin eskertu dute: “Zortea da oraindik proiektu mota hauek egiteko gogoa duzuen programatzaileak egotea. Espero dut Leioatik pasatu izanak zortea ematea, eta proiektu hau abiarazi eta ahalik eta eszenatoki gehienetara eraman ahal izatea”.
Iruzkindu