Kultur Leioa Leioako Udalaren Kultura Saileko zentro publikoa da, kultura eta sorkuntza sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko.
Diziplina askotarako gune moduan sortua, Kultur Leioa –2004ko irailean inauguratua– kultura-elkargune nagusi bihurtu da udalerrian. Ingurune zabalekoa, Kultur Leioa kulturarako eremu bat da Leioaren bihotzean.
Lanei 2001ean ekin zitzaien, eta Artigues & Sanabria arkitekto katalanek gidatuta egon dira.