Kultur Leioak Gabonetan Antzokira zikloarekin agurtuko du 2019 urtea, umeei eta familiei zuzendutako zikloa. Hiru emanaldi izango ditugu Kultur Leioako Auditoriumean 18:00tatik aurrera.
Abenduaren 27an “Mukuki” dantza ikuskizuna izango dugu, EnÁmbar Danza konpainiaren eskutik. Abenduaren 28an “Julietas, Romeo Circo” zirku ikuskizunaren txanda, Markeliñe euskal konpainiak sortua; eta abenduaren 29an klasiko baten moldaketa, “Pinotxo”, Glu Glu Producciones konpainiak eskeinita.
Adin desberdinei zuzenduta eta disziplina anitz dituzten ikuskizunak, 2019 urteari senideekin batera agur beroa emateko aukera ezinhobea.
Iruzkindu