Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kultur Leioak hamargarren urteurrena ospatzen du udazkeneko egitarau bikainarekinRSS Blog

Martirio y Raúl Rodríguez

Kultur Leioak 10 urte betetzen ditu 2004ko irailaren aldera bere ibilbidea hasi zenetik. Ibilbide honetan Kultur Leioaren ezaugarri nagusia arte eszenikoen, musikaren, kalitatearen, berrikuntzaren eta arte-aniztasunaren aldeko apostua izan da.

Udazken honetan Kultur Leioak 23 ikuskizun eskainiko du. Dantza bertikala, helduentzako hiru antzerki ikuskizun eta hiru dantza ikuskizun, 6 kontzertu Musika arimaduna eta Musika Gertu zikloetan, haurtxoentzako bi antzerki ikuskizun eta zortzi familientzat. Honez gain, erakusketak, zinema, lehiaketak, eta Aterpe Leioa Gaztegunea eta auzoetako kultur aretoetako jarduerak ahaztu barik.

Ikuskizun garrantzitsuak nazio eta nazioarte mailako artista eta talde entzutetsuen eskutik. Luxuzko egitaraua, gure udalerriaren mugak gainditzen dituena eta kultura zaleentzat erreferente bilakatu dena.

Hamargarren urteurrena ospatu nahi dugu eta horregatik denboraldiaren hasiera aurreratzen dugu irailaren 26an Kataluniako Del Revés konpainiaren ” Guateque” dantza bertikaleko doako ikuskizunarekin gozatzeko (Errekalde plazan gaueko 22:00etan). “Guateke” diziplina anitzeko ikuskizuna da, nazioarteko jaialdi askotan ibili ondoren Kultur Leioaren aurrealdera helduko da, ikusleak jai-gau batera eramateko.

Urria

Urria indar biziz hasiko da Kultur Leioan. 3an Arimadun musika zikloko lau kontzertuetako lehena izango da. Kultur Leioara Portugaleko gaur egungo ahots ezagunena etorriko da, Antonio Zambujo (Auditorioan 21:00etan). Talde indartsu batek lagunduko dio eta jazza, bossanova eta morna estiloekin fusionatutako fadoa eskainiko digu. Ahots eta tankera apartak.

Urriaren 5ean Dantza zikloaren barruan, Maduixa Teatre valentziarrek “DOT” izeneko ikuskizuna eskainiko digute (Auditorioan 18:00etan). Ikuskizun hau 2014ko Feten Haurrentzako Antzerki Azokan saritu egin zuten, eta dantza, musika, teknologia berriak eta kolore askoren nahasketa da.

Urriaren 11n antzerkia, Alistair Beatonen “FEELGOOD”, Teatro Español, Producciones Off y Entramados-en eskutik (Auditorioan 20:30etan). Komedia politiko honek Evening Standard komedia onenaren saria du. Alberto Castrillo Ferrerrek zuzentzen du eta aurpegi ezagun asko daude antzezleen artean (Fran Perea, Manuela Velasco, besteak beste), nabarmenkeria eta umore dosi handiekin eta gai korapilatsu bat: gizona eta boterearen arteko harremana. Ezinbestekoa.

Urriaren 17an “Musika Gertu Leioa” zikloaren barruan, blues-gauak (Ambigú, 22:00etan) New Orleanseko Andy J. Forest abeslari, aho-soinu jotzaile eta multi-instrumentistaren eskutik, Travellin’ Brothers leioaztarren luxuzko gonbidatua

Urriaren 19an Deabru Beltzak & Tin Pan Alley izango da “Opera abeslaria” ikuskizunarekin (Auditorioan 18:00etan). Familiako antzerki musila euskaraz, opera mundura hurbiltzeko modu ludiko eta entretenigarria.

Dantza-zaleentzat urriaren 24ean (Auditorioan 20:30etan) Cesc Gelabert dantzari eta koreografo ospetsuak V.O.+ ikuskizuna eskainiko du, pieza berri eta zaharren nahasketa, non artistak iruzkinak edo anekdotak sartzen dituen. Orainalditik iraganera eta bihotzeranzko itzulia.

Eta hilabetea amaitzeko, “Arimadun Musika” zikloko bigarren kontzertuan Martirio abeslariak Raul Rodríguez gitarra-jolearekin batera bisitatuko gaitu (Auditorioan 21:00etan). Chavela Vargasi gorazarre eginez, Martirioren negar egiten jakiteak eta kantu telurikoak eta Raulen gitarra magikoak min asko sendatuko dituzte eztitasunez.

Azaroa

Azaroa antzerkiarekin hasiko da. 7an Titzina konpainia gurekin izango da (Auditorioan 20:30etan. Diego Lorcak eta Paco Merinok osatua, hainbat lehiaketetan saritu dute eta bere lanak zinemara eraman dituzte. “Distancia siete minutos” antzezlana eskainiko du, giza harremanak zorrotz aztertzen dituena. Tankera propioa duen antzerkia.

Dantza zikloaren barruan, oraingoan familientzat, azaroaren 9an Enámba Danza taldeak “Babaol” ikuskizuna aurkeztuko du, aurretik txikienentzako tailler bat egin ondoren.

Azaroaren 14ean “Musika Gertu Leioa” zikloaren jarraipena izango da Gabacho Maroconnection taldearekin (Auditorioan 22:00etan). World Music estiloko talde hau 8 musikarik osatzen dute eta Marokoko tresna tradizionalak, saxofoiak, pianoa eta bateria jotzen dituzte. Kemena, aldaberatasuna eta ikusgarritasuna

Azaroaren 21ean Matarile Teatro itzuliko da “Staying Alive” ikuskizunarekin (Auditorioan 20:00etan), antzerkia eta dantza aldarrikatuz adierazpide eta bizimodu bezala.

Familiako txikienak arte eszenikoak ezagutu ahal izango dituzte “Lehenengo aldia, haurrentzako arte eszenikoen zikloa” zikloarekin azaroaren 22an eta 23an (Ambigun 12:30etan eta 18:00etan. Helios Theater talde alemaniarraren ura protagonista duen”H2O” eta Dansmaker talde holandarraren “Kleur” antzezlanak ikusi ahal izango dira ziklo arrakastatsu honetan.

Eta azaroaren 28an, (Auditorioan 21:00etan) Amaren Alabak. Zuberoako emakumezkoen talde honek bere azken lana, “Plazandere”, eskainiko du “Arimadun Musika” zikloaren barruan. Zuberoako kantu tradizionaleko a capella kontzertu hunkigarria, olerkia eta dantza.

Azaroaren 29an Dejabu Panpin Laborategiak “Arrastoak” antzezlana eskainiko du, non Lurrek, protagonista nagusiak bere oroimenean gordeta dituen mamu eta sentimenduei aurre egin behar dien.

Abendua

Apurka-apurka abendura helduko gara eta 12an Organik Kepa Junkerarekin batera “Txapelduna” aurkeztuko du, dantzako bakarkako lana, jatorrizko musikarekin, hitza eta humorea. Talde getxotarrak euskal sustraien azterketan sakontzen du ikuskisun honetan bere tankera nahastezinarekin.

Abenduaren 19an “Arimadun Musika” zikloari amaiera emateko Solis String Quartet talde italiarraren txanda izango da. Sokazko laukoteak jazza, world music, popa eta musika garaikidea jotzen ditu eta Noari laguntzen dio bere biretan.

Abenduaren 26tik 30era (Auditorioan 18:00etan) Gabonetan Antzerkira-Gabonetako Arte Eszenikoen XV Erakustaldiak, txikienak hurbilduko ditu egin berriak diren askotariko sorkuntza lanetara: aktore antzerkia, txotxongiloak eta objektuen manipulazioa, zirkua eta puxikak.

Horrela, abenduaren 26an Glu Glu “Hiru txerritxoak eta otsoa” aurkeztuko du, klasiko baten egokitzapena komedia, jolasa, musika eta dantzaren bitartez. Abenduaren 27an Engruna Teatre kataluniarrek “Código postal 00″ eskainiko digute, komunikazioaren munduari egiten zaion begirada magikoa. 28an Zum Zum Teatre konpainiak “Gretel & Hansel” antzeztuko du, argi, irudi eta usain-jolasa protagonistek beren beldurrei aurre egin diezaieten. 29an La Güasa Circo Teatro taldeak “Móbil” aurkeztuko du, zirkua, erritmoa, malabarismoa, adierazkortasuna, clown zeharreko bidaia batean eta birziklagarriak diren materialekin egindako eszenografia. Eta 30ean Monkey Style Cie talde frantziarrak “Babyloon” aurkeztuko du, zirkua, puxikak eta giza izaera eta animaliaren artekoa duen pertsonaia berezia.

Deskontuak

Urtez urte, Kultur Leioak bere lagunei abantailak eskaintzen jarraitzen du. Izan ere, ohiko deskontuez gain (%25 sarreretan), gonbidapenak (zinema, arte eszenikoak), etab., irailaren 23an, ostiralean, sarrerak erosten dituzten bazkideek %10eko deskontu osagarria izango dute (%10eko deskontua publiko orokorrari). Izan zaitez Kultur Leioaren laguna.

* Egitarau honen zehaztapen guztiak www.kulturleioa.com, Facebooken eta Twitterren aurkituko dituzu.
Zeure mugikorrean ere deskarga dezakezu gure agendaren aplikazioa.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2014, irailak 8

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)