Kultur Leioak 2019ko hurrengo hilabeteetan eskainiko duen programazio kulturala jasotzen duen agenda argitaratu berri du. Programazio anitza, berria eta erakargarria, euskal agertoki aberatsa estatu eta nazioarte mailako konpainia eta artista garrantzitsuekin elkartzen dituena. Luxuzko programazioa Leioako auzokideentzat eta ondoko udalerrientzat, gero eta ezagunagoa eta estimatuagoa.
Kultur Leioak guztira 15 ikuskizun eskainiko ditu hurrengo hilabeteetan. Hauetatik lau musikakoak izango dira, bost antzezlan heldu eta gazteentzat, lau ikuskizun familientzat eta bi dantza-ikuskizun. Eta honez gain, erakusketak, zinema, lehiaketak, liburutegiko eta gazteentzako jarduerak (Aterpe Leioa Gaztegunean) eta hurbiltasuneko programazioa Lamiako, San Bartolome, Txorierri eta Pinuetako auzoetako kultur-geletan.
Iruzkindu