Kultur Leioak aktibitate desberdinak izango ditu Liburuaren Eguna ospatzeko. Egitarau anitza, adin guztientzat, irakurtzera animatzeko helburua duena.
Apirilaren 22tik 26ra bitarteko astean, Liburutegiak TxikiTxokoaren gida bidaliko die 2012an jaiotako umeen gurasoei.
Apirilaren 23an, asteartea eta Liburuaren Eguna, Aterpe Leioa Gazteguneak bookcrossinga antolatu du egun osorako, Leioako kaleetatik egingo dena. Egun berean, 19:30ean, Liburutegian, poesia errezitaldia izango dugu Poetaliaren eskutik.
Apirilaren 24an, Ondizdorrean, “Uribe Kostako Bertsolaritza (1900 – 1980)” liburua aurkeztuko da, Labayru Ikastegiak eta Fredi Paiak eginikoa. Uribe Kostako bertsolaritzaren historia, herriz-herri, ezagutzeko lan aproposa. Inguruko bertsolaritzaren ezaugarriak azaltzen ditu eta bertsolari garrantzitsuenen biografiak biltzen ditu.
Eta aktibitate guztiei amaiera emateko, apirilaren 25ean, osteguna, 18:00etan, Haur Liburutegian, ipuin kontalaria izango dugu: Ixabel Millet. Gaztelaniaz izango den aktibitate hau 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat pentsatuta dago.
Iruzkindu