Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kultura eta euskara dira protagonistak Kultur MaratilanRSS Blog

Kultur Maratila

Hirugarren urtez jarraian, Artedrama plataformak eta Kultur Leioak KULTUR MARATILA antolatu dute otsailaren 20tik 23ra, euskarazko kreazio artistikoez osatutako zikloa. Antzerkia, musika, dantza… kultura eta euskararen inguruan mugitzen diren arte diziplina desberdinak.

“Konpota” antzezlanak, Dxusturi Teatroa konpainiarena, irekiko du zikloa otsailaren 20an. Ostiralean, hilak 21, Ertza-Asier Zabaleta helduko dira “NAN” dantza ikuskizunarekin. Eta egun hori osatzeko, “Transhumantzia” taldearen musika, Mixel Etxekopar eta Francois Rosséren eskutik.

Otsailaren 22an, larunbata, antzerkia izango da protagonista Ttanttaka taldearen “Zazpi aldiz elur” lanarekin, eta ondoren, JB Pedradasen “Pepino ustelak (hozkailuan)”.

Kultur Maratila hilaren 23an, larunbata, amaituko da “Gabrielen lekua” lanarekin, hauen eskutik: Gabriel Aresti Kultur Elkartea eta Zenbat Gara.

2014, otsailak 18

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)