Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Kutxartean RSS Blog

Kutxartean

GABONETAN ANTZOKIRA
Teatro Paraíso (Euskadi)

Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, Teatro Paraiso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.

Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da.

Bartolomeus eta Komino pozik bizi dira bata bestearekin kontatzeagatik, harik eta hirugarren pertsonaia bat agertzen den arte, zeinak kutxak lapurtuko dizkien eta beste bien arteko adiskidetasuna proban jarriko duen. Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.

TESTUA: Rosa A. García Sardon.
ZUZENDARITZA: Tomas Fdez. Alonso.
ANTZEZLEAK: Xabier Artieda, Xabier Flamarique, Aritz Bengoa.
IRAUPENA: 60′
IKUSLEA: +5 urte.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 26an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro (Bonoa: 18 euro)

INFORMAZIO GEHIAGO: www.teatroparaiso.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako XXVIII. argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Leioako XXVIII. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Udalak. Parte hartu nahi dutenek posta ziurtatuaren bidez bidali edo zuzenean Kultur Leioan entregatu beharko dute, 2024ko azaroaren 4ra arte.


2024, uztailak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)