Hurrengo igandean, urtarrilak 20 (Auditorium, 18:00 h), La Baldufa konpainia kataluniarrak “Mi padre es un ogro” ikuskizun familiarra eskeiniko digu Kultur Leioan.
Bertan, agerian jartzen dizkigute onen gaiztakeria eta gaiztoen ontasuna, zigorra, errua, solidaritatea, justizia, ongia eta gaizkia. Ogroen lurralderako bidaia bat da, itxaropenaren abesti bat, berreskuratze-istorio bat.
Miguel eta bere aitaren inguruko hunkitu nahi gaituen istorio ezezaguna, besteen sentipenak geuk sentitzea nahi duena eta enpatia sorraraztea, oro har, guretzat arrotzak diren egoeren aurrean. Ogroak ere gizaki izan daitezkeelako.
2019, urtarrilak 16
Iruzkindu