MUSIKA
“Amor en crisis” (Andaluzia)
¤ ESTREINALDIA EUSKADIN ¤
La Canallak ikuskizun berria du, “Amor en Crisis”; krisi garaian maitasuna omentzen duen lana da. Maitasun eta atsekabeko istorioak dira, baina “maite zaitut” bezalako esapide agortuek berriz ere zentzua izatea eragiten duen idazmoldea dute.
Zaila da Kadizko talde hau definitzea; izan ere, ez dira inoren parekoak. Transmutatu gabe transmutatzen duten benetako alkimistak dira, gozotasun herrikoia, herrikoia izatea gozotasunean; kopla garaikidearen hiri errepertorioa etengabe eraikitzen, kopla eta folklore herrikoia etengabe berrirakurtzen, jazz estilokoa den musika formatuak nabarmenduta, musika tradizio bitxienekin jolasean, kopla, Mediterraneo itsasoaren kostalde guztiak, boleroa ikusteko, tangoarekin estropezu egin eta blues edo dena delakoan erortzeko.
MUSIKARIAK: Antonio Romera ‘Chipi’ (ahotsa), Javier Galiana (pianoa), Julián Sánchez (tronpeta eta perkusioa), José López (kontrabaxua), José Benítez (bateria).
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 20an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: La Canalla
GOMENDATUA
Iruzkindu